Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean aurkeztu zuten proiektua, hainbat etxarriarrek sustatu dutena. Izan ere, again, nahi zuten herritar guztiek ez zutelako lursaila lortzeko aukerarik izanen kezkatuta zeuden. Horrekin batera, prestakuntza eza eta nekazaritzari loturiko ondarea berreskuratzeko eta transmititzeko beharra sumatu zuten. Etxarri Aranazko Udalarekin harremanetan jarri eta hark herri lurren zati bat utzi die. Herri baratzak modu ekologikoan lantzeko asmoa dute, esperimentazioari atea zabalduz. Baratza hutsa izan beharrean, "etxarriarren topagune izan eta elkarlanean oinarrituko den gune irekia" proposatu dute, "kultur transmisioan eta generazioen arteko irakaspenean oinarrituta". HelburuakTrukerako erabiliko dituzten bertako haziak jasotzen hasi da talde sustatzailea. Izan ere, bertako nekazal ondarea berreskuratu nahi dute. Nekazaritza ekologikoari eta hainbat teknikari buruzko ikastaroak antolatzeko asmoa azaldu dute. Herri mintegia sortu eta hondakin organikoak konpostatzearen aldeko apustua gaineratu diete helburuei. Aldi berean, kultura eta jatorri ezberdineko etxarriarren bilgune ere izan nahi dute sustatzaileek. NorendakoGaur egun baratzik ez eta nahi dutenendako. Nekazaritza ekologikoaren inguruko prestakuntza jaso nahi dutenendako. Eta ikastetxeendako, lurrari lotutako kultur transmisioa lan dezaten. Udaletxean eman daiteke izena.