Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herrirak antolatuta, euskal preso politiko eta iheslariak gogoan izateko egitaraua antolatu dute biharko. Eguerdian abiatu eta gaueko ordu txikietaraino luzatuko da publiko guztiendako prestatutako programazioa. Batukada, dantzariak, zanpantzarra, taloak, txozna eta beste izanen direla iragarri du Etxarri Aranazko Herrirak. Egitaraua11:00etatik 13:30era Puzgarriak eta umeendako animazioa. 13:30etik 14:30era Bertso saioa: Eneko Lazkoz, Xabier Silbeira, Josema Leitza eta Jokin Uranga. 14:30ean Herri bazkaria. 18:00etatik 19:30era Herri kirolak: Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Altsasu. 20:00etan Manifestazioa. 21:00etatik 2:30era Dantzaldia Tximeleta taldearekin.