Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume Batzordeak eta Etxarriharanazten-ek antolatuta, larunbatean emakumeei zuzendutako informatika ikastaroa eginen da. Silvia Marañonek gidatuta, batez ere e-posta nola erabili azalduko da ikastaro horretan. 10:30etik 13:30era izanen da, Karrikestu elkartean. Ordenagailu eramangarria izanez gero eramateko eskatu da. Ikastaro horren ondoren, garagarrilean gehiago etorriko direla aurreratu dute antolatzaileek. Besteak beste, sendabelarrak, piperropilak egin edota dantzan ikasteko (erromerietarako) ikastaroak iragarri dituzte.