Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal preso politiko eta iheslariak eta sakabanaketak kolpatzen dituzten senide eta lagunak gogoan izan zituzten larunbatean Etxarri Aranatzen. Herrirak antolatutako Elkartasun Egunean 300 bat pertsonak aldarrikatu zuten "etxean eta aske nahi ditugu". Manifestazioaren akaberan, Herrirako kide batek egiten dituzten eskaerak zerrendatu zituen: "preso gaixoak etxean; bizi guztirako kondenak bertan behera utzi; hiru laurdenak bete dituztenak aske; sakabanaketarekin bukatu eta presoak etxera hurreratzea". Herrirako kideak adierazi zuenez, "guk geuk soilik eman ditugu aurrerapausoak. Bi estatuek ez dute bakerik nahi, makurtuarena ez bada, beldurra diote egoera baketsuari". Herriratik ziurtatu zutenez, "jarrera gotor horren atzean ezkutatu nahi duten aldebakarreko aldaketei beldurra eta ahulezia erakusten dute". Jarrera eta politika horiek aldatzeko beharra aldarrikatu zuen Herrirak, horretarako bide berriak asmatuz, Aske Gunea adibide gisa jarriz. egun osorako antolatutako egitarauaren barruan, frontoian egin zen bazkarian 200 pertsona bildu ziren.