Hondakin bilketaz galdeketa loteslea eskatu du NaBaik

Guaixe 2013ko maiatzaren 2a

Inposizioa eta eztabaida falta saihesteko hondakinen gaiaren inguruan ezohiko bilkura deitzeko eskatu du NaBaikHondakinen gaian alkatetzako taldeari egintza burutuen politika gauzatzea leporatu dio NaBaik. Izan ere, NaBairen ustez "ezinbestekoa da ezarriko den hondakin bilketa sistema berriak etxarriarren oniritzia izatea, aukera baten bataren eta bestearen inguruko informazioa eman ondoren. Horregatik, koalizioak lastailaren 10ean eta apirilaren 5ean aurkeztu zituen mozioak udal bilkuran eztabaidatzea eskatu du. EskaerakLastailean bai NaBaik bai Bilduk hondakin sistemaren kudeaketaren inguruan aurkeztutako mozioak ez ziren eztabaidatu. Bi aldeek adostu zuten baztertzea, bileretan akordio batera iristeko aukera lantzeko. Etxarriko NaBaitik adierazi dutenez, "hondakinen gaian, hilabeteak dira Bildurekin akordio batera iristeko saiatzen ari garena", baina ez da adostasunik izan. Etxarriko NaBaik aurkeztu duen mozioan eskatu du udalak informazio kanpaina bat egin dezala herritarrei azaltzeko zertan datzan, batetik, atez ateko bilketa eta, bestetik, konpostatzea eta gainontzeko hondakinendako edukiontziak jartzea (giltzaz itxitako gune batean edukiontziak jartzea). Informazio kanpaina horren ondoren, etxarriarren iritzia jakiteko herri galdeketa loteslea egitea eskatu du Etxarriko NaBaik. Koaliziotik adierazi dutenez, birziklatze portzentaje handiagoak lortzeko konpostean edo auzo-konpostean eta hondakin organikoendako 5. edukiontzian  oinarritutako sistema baten alde egin dugu beti". Aukera hori egokia eta herritarrei "trastorno" gutxiago sortuko liekeela adierazi dute. Halako sistema Sakanako Mankomunitateak Arakil, Irañeta, Arruazu, Ergoiena edo Ziordian proposatu duela azpimarratu du NaBaik. Koalizioak etxarriarren "aukeraketa askatasunaren alde" egin duela azpimarratu du.