Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Udalean lortutako kontsensuari uko egin eta EAJren konfrontazio-estrategia hobetsi" duela uste du BildukAste honetan NaBaik zabaldu duen oharrari erantzunez, Bilduk adierazi du bi koalizioek abenduan lortutako adostasunaren ondoren elkarlana "ona" izan zela, "NaBaiko inork ez zuen kontrako iritzirik edo jarrerarik agertu, ez barruko harremanetan, ezta publikoki ere". Otsailean aldatu omen zen guztia, NaBaiko zinegotzi batek adostutako sistema mistoaren kontra agertu zenean. Bilduk zabaldu duenez, horrek "NaBaiko hautetsien artean kontraesanak eta ezadostasunak ekarri zituen eta ondorioz batek dimisio eskaera erregistratu zuen udaletxean". Gero gauzatu ez zena. Bilduk jakinarazi duenez, NaBaik "gai guztietarako sistema bikoitza ezartzea" proposatu zuen. Udalak Mank-i kontsulta egin zion eta erantzun zuen proposatutako sistema "bideraezina da eta ez da inon probatu. Gastu bikoitza dakar, eta kudeaezina eta koordinaezina da". Gauzak horrela, abenduan adostutakoarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten. Horretan lanean ari dira "Bilduko zinegotziak, NABAIko ordezkaritza bat, eta zenbait herritar".Bildutik salatu dute EAJk "jarrera kolektibo zibikoak sustatu ordez, ez birziklatzeko eskubidea indibiduala bultzatu nahi izatea. Erraustegien eta zabortegien politika sustatzen du, interes politiko eta ekonomiko batzuen mesedetan, eta ingurumenaren kaltetan". Kronologia Bilduk adierazi duenez, legegintzaldi hasieran elkarlan instituzional iraunkorrerako proposamena egin zion NaBairi. Azken horrek hondakinen gaia landuko duen Ingurumen Batzordean ez duela parte hartu azaldu du Bilduk. Mank-ek hondakin bilketa sistema berria onartu zuenean ere, NaBaiko inor ez zela sistema berriaren kontra azaldu ere esan du Bilduk. "Hondakinen gaiak adostasun zabala behar duela ikusirik", lastailean hondakinen inguruko nork bere mozioak aurkeztu eta herritarrengan ezinegona ez sortzeko adostasuna bilatu zuten bi koalizioek, abenduan lortu zen: sistema mistoa jarriko zen eta etxarriarrek hainbat erabaki hartuko zituzten (gai organikoa biltzeko 3 aukera, auzo-konpostaren sustapen berezia eta sistema ezarri ondorengo galdeketa). Aktan jasoa eta udal-buletinean eman zen haren berri. Bilduk adostasun horren adibidetzat jarri du bi koalizioetako kideek auzo-konpost esperientzia ezagutzeko Frantziara elkarrekin egindako bidaia. 436Familia horiek eman dute izena konposta egiteko. Informazio prozesuan egin diren 9 batzarretan 450 familiak parte hartu dute.