Udalak gaur aztertuko du herri galdeketa eskaera

Guaixe 2013ko maiatzaren 10a

Gaur pleno berezia izanen da Etxarri Aranazko udaletxean. Erabakitze eskubidearen inguruan 360 etxarriarrek egindako eskaera aztertuko du udalbatzak. Etxarri 2012+1 ekimenak �erabakitzeko eskubidea etxarriarron eskura� jarri nahi izan du sustatu duen eskaerarekin. �Ariketa demokratiko bat; benetako demokrazian oinarritu behar lukeen eskubidea praktikara eraman nahi dugu� azaldu dute ekimenetik. Horregatik, udalari herri galdeketa bat egiteko eskaera luzatu diote. Galdera ere proposatu diote udalari: �Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?� Etxarriarrek galdera horri erantzutea nahi dute ekimeneko kideek. �Herritarrek �etorkizunean zer izan nahi dugun� adieraztea nahi du Etxarri 2012+1 ekimenak.