Etxarri Aranazko toki-izenak ez dakizkienari erakusteko eta horrela herriko ondare hori mantentzeko antolatu da toponimia ibilaldia. 20 eman dute izena biharko. Basopokale eta Auntzetxe bitarteko bidea eginen dute eta bidean hainbat toponimo ezagutzeko aukera izanen dute. Heldu den larunbatean, bestalde, Oihanetik itsasora izeneko ibilaldia eginen da beheko basoan. Itsasontziak egiteko basoen ustiapena nola egiten zen eta zein zuhaitz mota behar ziren azalduko da ibilaldi horretan. Horrekin batera, ostegunean, 20:00etan, Jon Maia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Berak zuzendutako Apaizac obeto dokumentala aurkeztuko du.