Floren Nazabal etxarriarrak eta Jon Rekondok Banakako Urrezko Aizkorako finalerako sailkatzea lortu dute. Larunbatean final laurdenetarako bi kanporaketa jokatu ziren. Goizean, Urduñan, Jon Rekondo izan zen onena (16:43). Bere atzetik sailkatu ziren Ugaitz Mugerza (17:24), Juanjo Lopez (18:30) eta Julen Kañamares (19:30). Eta arratsaldean, Diman, Floren Nazabalek ez zuen areriorik izan (15:07). Atutxa bigarrena izan zen (16:40), Joseba Otaegi hirugarrena (17:41) eta Ander Erasun laugarrena (18:48). Nazabal eta Rekondo zuzenean sailkatu dira finalerako, eta beste bi finalistak erabakitzeko finalerdietako bi jardunaldi jokatuko dira. Larunbatean, Bilbon, Atutxa eta Lopezek jokatuko dute, eta hemendik bi astera Mugertza eta Otaegi lehiatuko dira. Finalerdi bakoitzeko onena finalean ariko da Nazabal eta Rekondorekin batera.