Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko hirigintza ereduaren inguruko inkestak jasotzen ari dira oraindik udaletxean, egon litezkeen akatsak detektatu eta etorkizuneko hirigintza planaren berrikuspenaren aurre lan gisa. Gainera, Etxarri Aranazko hirigintza ereduari buruzko tailerra ere antolatu zuen udaleko batzordeak. Bataren eta bestearen bidez jaso diren ekarpenak aztertzeko bilduko da Hirigintza Batzordea. Hala ere, Joxi Bakaikoa pozik dago gaia etxe guztietara iritsi delako eta hirigintzari buruz hitz egin delako etxarriarren artean. Gaiarekin interesa dutenak udaleko Hirigintza Batzordean parte hartzera gonbidatu ditu alkateak.