Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak, udalaren eta plazako tabernen laguntzaz Euskal Festa antolatu du biharko. 11:00etarako herri mugimenduetako ordezkariek haien salmahaiak jarriko dituzte plazan. Eguerdian Etxarriko auzoen arteko herri kirol probak jokatuko dira. 13:00etan, berriz, Etorkizuna dantza taldea eta Zizurkilgo dantzarien saioa izanen da, frontoian. Dantzariak despeditu ondoren herri bazkaria izanen da. Eta mahaitik jasotakoan Eneko Lazkoz, Jone Uria eta Amaia Iturriotz bertsolariekin poteoan ariko dira. Euskal Festako egitaraua despeditzeko, 22:00etan, kontzertuak izanen dira gaztetxean: Itziarren semeak, Nver Surrender eta Alerta Gorria. 90. urteurrena1923ko maiatzaren 21ean, Euskaltzaindiak antolatuta, Euskal Jaia ospatu zen Etxarri Aranatzen. Efemeride hori gogoan iganderako, plazan ekitaldia prestatu da, 19:00etan. Gehiago jakiteko Jose Luis Erdoziaren azalpenak eta Dantzakiari buruzko albisteak irakurri.