Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek euskararen historia errepasatuko dute gaur Etxarri Aranatzen. Aurrenak idatzitako gidoiaren teoriaren arabera euskaldunen arteko edo kanpokoekin izan ditugun liskarrek sortu eta garatu dute euskara. Liskar bakoitzak aldaketa bat ekarri du. Teoria horren ondorioa da euskararen garapena ez dela inoiz geldituko, "gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti egongo direlako".Antzezleek kontakizuna paradisuan abiatuko dute, non bikote bakar bat bizi zen. Mundu estatiko eta baketsua zen, eta nahikoa ziren onomatopeiak inguruko animaliak eta agerraldi naturalak deskribatzeko. Seme-alaben etorrerarekin sortu zen Euskal Gatazka, orain arte iraun duen fenomenoa.batBIRAlauIzen hori du euskal kulturaren Nafarroako zirkuituak, Euskaltzaleen Topagunea (Aizpea eta Kima euskara taldeak eta Bierrik fundazioa kide dira) antolatzen duena. Bosgarren edizioa apirilaren 14an hasi eta gaur despedituko da. Zirkuitua formatu zein kalitate handiko lau ikuskizunek osatu dute. Cederna-Garalurren laguntzarekin aurrera atera da. Federazioaren zein bere kide diren Euskara Elkarteen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, besteak beste, kulturgintza lantzen dute, kultur sormena eta haren kontsumo aktibo eta gozagarria bultzatuz. Horren adierazle dira Film Laburren Zirkuitua, Irakurri, Gozatu eta Oparitu, Kultur Errota eta hari lotutako formatu txikiko eskualde zirkuituak.