Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko ospakizunetako dantzarako doinua, Dantzakia, bandak jotzeko moldatu du Alberto Gonzalez Urroz konpositoreak. Haize Berriak bandako kide da Idoia Loban etxarriarra eta berak azaldu duenez, bandak sortuta dauden musika eta doinuak jotzeaz gain, "obra berriak sortzeko ahalegin handia egiten ari gara". Azken horren adibide gisa jarri du sortu duten konposizio lehiaketa eta hainbat konpositoreri musika berriak egiteko egindako eskaerak. Lobanek azaldu duenez, "bandan ohartu gara Sakanan badirela normalean txistulari eta gaiteroak jotzen duten doinuak. Horiek bandarako moldatzea egoki iruditu zitzaigun. Pieza horiek erromerietatik eta ateratzeko eta beste eszenatoki batzuetan jo ahal izateko; baita leku ezberdinetako musika taldeek gure sustrai gure doinuak zabaltzen, lau haizeetara eramateko ere". Haize Berriak bandako kideek bide hori jorratzeko konpromisoa hartu zuten eta bidean lortutako hirugarren fruitua da etzi aurkeztuko duten Etxarriko Dantzakiaren moldaketa. Lobanek zehaztu duenez, dantzakiarekin batera, "zortziko bat, jota, porrusalda eta San Adriani biribilketa. Azken hori Jose Andres Sanchezek sortu zuen". Aurretik Haize Berriak bandak Altsasuko eta Olatzagutiko Zortzikoak moldatu zituen. BitanHaize Berriak bandak bihar bitan joko du Dantzakia Etxarrin. Euskal Jai ospatu zela 90. urteurrena dela eta (ikus 11. galdera) udalak omenaldia egin nahi izan die 1923ko maiatzaren 21era arte jaio ziren etxarriarrei. Haiek presente daudela bandak musika jo eta Etorkizuna dantza taldeko kideek zortzikoa dantzatuko dute. Aurretik Etxarri Aranazko abesbatzak herriko ereserkia kantatuko du. Egitaraua: Munduko dantzakDeva Pablo Sorozabal.Abba Gold Abba.Granada Agustin Lara.Lyric Waltz Dmitri Shostakovich.The Girl from Ipanema Antonio Carlos Jobim.Danzón Nº 2 Arturo Márquez.Etxarri Aranazko Dantzakia Herrikoia.