Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaltzaindiak Nafarroan antolatutako aurreneko lehen Euskal Jaia 1923ko maiatzaren 21ean ospatu zela eta, efemeridea gogoratu zuten igandean Etxarri AranatzenOrduan bezala, igandean Etxarrin irrintzilariak, bertsolariak, abeslariak, hizlariak (Irañetako apaiz Garziarena, Damaso Intza eta Arturo Campion). Horiek gogorarazi zituen Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazleak. Baita Gazte Asanbladak 80ko hamarkadan festa berreskuratu zuela, "zoritxarres, guaño, bierreskuek die halako egunek, euskera bulketzeko". Erdoziak azaldu zuenez, "herri bezela iraun nehi badiau, biherko ta bulketu euskera". Etxarriko euskara batzordeak antolatutako ekitaldian Joseba Beltza bertsolariak euskarak gutako bakoitzarengan aukera duela kantatu zuen. Uxue Mendinueta (DBH 2) eta Jon Kintana (DBH 1.) ikasleek euskara gai zituzten olerkiak errezitatu zituen. Omenaldia1923aren aurretik jaiotako Isidora Izak (1921), Anttoni Mendiolak (1921) eta Ines Ulaiarrek (1922) ekitaldian aparteko lekua izan zuten. Haiek lekuko hartuta belaunaldi harri omenaldia egin nahi izan zioten. Eneka Maiz zinegotziak azaldu zuenez, "oztopo eta traba guztien gainetik, izan zezakeen altxorrik handiena transmititu digutelako: euren hizkuntza, kultura eta identitatea". Belaunaldi hari esker "gana gala" esan zuen Maizek, "eta ongikos, gui esker de izanen die". Haien omenez Haize Berriak bandak Dantzakiaren egokitzapena jo zuen estreinakoz eta Etorkizuna dantza taldeko kideek dantzatu zuten. Bezperan, bestalde, Gazte Asanbladak antolatutako Euskal Festako ekitaldiak eguraldiagatik frontoian egin ziren.