Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haize Berriak Bandak igandean Etxarrriko doinuaren moldaketa mustu zuen. Aurretik Rafael Goñik dantzari buruzko hainbat argibide eman zituen. Adituak aipatuz, Erdi Aroko doinuak direla azaldu zuen. "Errenazimendu garaian indarra hartu zuen eta dantzatzea ohore bat zen. Adibide gisa esan, alkateak, apaizak eta etxalde oneneko mutilek dantzatzen zuten". Gaur egun dantzatzen diren aipagarrienak halakoak direla azaldu zuen Goñik. Etxarriko Dantzakiari buruzko lehen aipamen idatzia, sute baten harira, 1530ekoa dela azaldu zuen Goñik. 1650Ko agorrilaren 15eko beste datu bat ere bada, Andra Mari ermitan, arratsaldez, dantzatu zena. Dantzakiak lau zati ditu, baina "XVIII. eta XIX. mendeetan Euskal Herrian indar handiz sortzen da Zortzikoa eta, ondorioz, Dantzakiari erritmo berri hori eransten zaio, bi zatitan". Gaur egungo etxarriarrek ez dute Zortzikoa dantzatzen ezagutu, "baina Dantzakiaren partitura hor daukagu". Erritmo berezi horretan gaur egun Urdiainen bakarrik dantzatzen dela azaldu zuen Goñik. Bandarako Alberto Gonzalez Urrozek prestatutako harmonizazioan bi tenpo ezberdinak mantentzen dira.