Nazabal txapelari begira

Guaixe 2013ko maiatzaren 31

Igandean Banakako Urrezko Aizkorako finala jokatuko da Azpeitiako Izarraitzen, 12:00etan (ETB1)Igandean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuak Banakako Urrezko Aizkorako finala hartuko du, 12:00etan (ETB1). Lau aizkolari iritsi dira finalera: Floren Nazabal etxarriarra, Jon Rekondo, Aitzol Atutxa eta Joseba Otaegi.Aizkolariek 6 lan egin beharko dituzte, guztira 12 enbor erdibituz: 45 ontzakoa ea zeinek kolpe gutxiagoan moztu; erlojuaren kontra 45 ontzakoa erdibitu; 60 ontzakoa zutik erdibitu; 60 ontzakoa etzanda erdibitu; kana erdiko bat zutik eta beste bat etzanda moztu; eta, bukaeran, lan luzea: lau kanaerdiko eta bi 60 ontzako erdibitu.Floren Nazabal da txapela janzteko faborito nagusia, baina atzetik gogor datoz Rekondo, Atutxa eta Otaegi. Ea etxarriarrak poza ekartzen duen gurera eta denboraldiko txapel preziatuenetako bat janzten duen.