Sakanak badu ordezkaria kadeteen mailako Nafarroako Kopako finalean: Etxarri Aranatz. Finalerdietan Altsasuren kontra bana berdindu eta penaltyetan 6-5 irabazita iritsi da finalera Etxarri Aranatz. Finala Bidezarraren kontra jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Lekunberrin. Ea etxarriarrek kopa ekartzen duten. Puntako futbol torneoa EtxarrinEtxarri futbol taldekoak guztiz lanpetuta ibiliko dira larunbatean, aipatutako kadeteen finalaz gain, haurren mailako puntako futbol torneoa antolatu baitute. Futbol talde nagusien filialak ariko dira bertan. Etxarri Aranazko San Donato futbol zelaiak hartuko du torneoa, goizeko 10:00etatik aurrera jokatuko dena. 6 talde ariko dira, 2 multzotan banatuta. A multzoan Osasuna, Etxarri Aranatz eta Real Union, eta B multzoan Erreala, Izarra eta Beasain. Hasieran ligaxkako partidak jokatuko dira eta arratsaldean aurre finalak eta finalak. Etxarriko Iñaki Elvirak adierazi digunez, egun osoan barna taberna zabalik egongo da eta ogitartekoak jateko aukera izango da. "Egun osoan Osasunako eta Errealeko kamixetak, Aitor Zubieta pilotariak sinatutako pilota eta beste hainbat gauza zozketatuko ditugu, eta beste hainbat gauza" adierazi du.