Basogintzatik itsasogintzara

Guaixe 2013ko ekainaren 5a

Sakanako basoetako zura itsasontziak egiteko erabili zuten urteetan. Horretarako baso kudeaketa egoki bat beharrezkoa zen, itsasontzigintza beharrezko egurrezko piezez hornitzeko. Gaia hartako baso kudeaketaren aztarnak oraindik ere gure basoetan gelditzen dira eta horien berri emateko antolatu da larunbateko ibilaldia. Ordu eta erdi iraunen duen martxan Albaola itsas kultur erakundeko kideek itsasontziak egiteko zer nolako zuhaitzak erabiltzen ziren eta halakoak lortzeko basoa nola kudeatzen zen azalduko dute. Maiatzerako iragarria zegoen ibilaldia, eguraldiagatik atzeratu behar izan zen.Jakina denez, hibalete honetan Sakanako 200 zuhaitz hartuko ditu Albaola elkarteak 1.563ko San Joan baleontziaren errepika egiteko. 22 metro luze, 7,5 metro zabal eta 200 tonako pisua izanen du. Ontziola eta itsasontzia egiteko erabiliko diren lehengaiak batuko dituen ibilaldia ere sortuko da, bisitariak Sakanako basoetara ekarriko dutena.