Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Sailak. Horregatik, lan guztietan Etxarri Aranatz Festak 2013 leloa agertu beharko da. A3ko tamainan aurkeztu beharko dira lanak, edozein teknika erabilita ere, baina originalak denak ere. Bi maila izanen ditu lehiaketak: 12 eta 16 urte bitartekoena eta 16 urtetik gorakoena. Parte-hartzaileek euren lanak garilaren 5era arte udaletxean aurkezteko aukera izanen dute. Gazteen mailan 100 euroko saria izanen da, helduen mailan, berriz, 300ekoa. Guztiek ere plika sistema erabili beharko dute lana aurkezterakoan. Haur eta gazte mailan lehiaketa ikastetxeekin lantzen ari da Kultura Saila.