Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean kadeteen mailako Nafarroako Kopa jokatu zen Lekunberrin. Finalerdietan Altsasu bidean uztetik zetorren Etxarri Aranatzek eta Bidezarrak jokatu zuten finala. Euriari aurre eginez 3-0 irabazi zuen Etxarrik, Ibaik, Mikel Arratibelek eta Adurrek sartutako golei esker. "Uste baino errezago irabazi genuen" azaldu digu Mario Figueroarekin batera taldea entrenatzen duen Iñaki Elvirak. "Etxarriko jende asko joan zen Lekunberrira, finalera, eta klubaren partetik eta mutikoen partetik eskerrak eman nahi dizkiegu" gaineratu du Elvirak. Kopa behar bezala ospatzeko afaria egin zuten Etxarriko elkarte batean. Jokalariak: Julen Iriarte, Gaizka Ocaña, Aritz Guillorme, Rodrigo Alves, Andoni Egurza, Mikel Arratibel, Jon Arenaza, Ander Cartagena, Jon Razkin, Asier Estarriaga, Iñigo Maiza, Ibai Senar, Adur Senar, Mikel Martiarena, Aitor Maiz, Yurgi Kintana. Asier Jaka eta Aritz haurrek ere beraiekin jolastu zuten. Etxarriko haurren mailako torneoa OsasunarendakoLarunbatean Etxarri futbol taldeak antolatutako futbol torneoa jokatu zen San Donato zelaian. Puntako taldeak aritu ziren eta nahiz eta eguraldia txarra izan, nahikoa jende hurbildu zen. Osasuna izan zen txapelduna, Real Union bigarrena, Erreala hirugarrena, Izarra laugarrena, Beasain bosgarrena eta Etxarri Aranatz seigarrena. "Ongi joan zen dena, baina azkenean euriarengatik zelaia lohitu zen eta nahikoa lan izan zuten futbolariak. Eguraldi onarekin eguna askoz politagoa izango litzateke, baina..." azaldu digu Iñaki Elvirak. Torneoan bildutakoen artean Errealaren kamisetak, Javi Martinezek utzitako Bayern Munich-en kamiseta, Euskalteleko Gorka Verdugo txirrindulariaren maillota eta Jose Luis Arrietak utzitako Movistar team taldearen kamiseta zozketatu ziren.