Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolan izena emateko epea zabalik dago. Udalak aholkatu du matrikula orain egitea "eskolaren funtzionamendua asko errazten duelako". Izan ere, izena emateko bigarren deialdi bat aurreikusi da agorrilaren 26tik irailaren 6ra, baina ordura ez itxaroteko aholkatu dute musika eskolako arduradunek. Behin izena eman duenak urte bukaera arte du matrikula baliogabetzeko aukera, abenduaren 31tik aurrera egiten dutenek ikasturte guztiko kuotak ordaindu beharko dituzte. EskaintzaHezkuntza musikala, kantua, akordeoia, txistua, tronboia, tronpeta, bonbardinoa, saxofoia, gitarra, biolina, zeharkako txirula, pianoa eta bateria. Ikasleen arteko harremana bultzatzen du Eskolak, horregatik, hainbat talde instrumentaletan jotzeko aukera ere badago, eskolanian eta instrumentuen araberako ganbara taldeetan (bikoteak, hirukoteak...), esaterako. Kantuko ikasleek ere errepertorio propioa lantzen dute eta kontzertuen bitartez eskaini, eta metalezkoek banda.