Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri 2012+1 ekimenak erabakitze eskubidearen inguruan ariketa praktikoa egitea proposatu zion Etxarri Aranazko Udalarik eta hark onartu egin zuen. Udalaren gehiengo osoak erabaki zuen etxarriarrei honakoa galdetzea: Etxarri-Aranatz Euskal Herriko udalerri modura Europako estatu independente berri baten barnean sartzearekin ados al zaude? Nafarroako Gobernuak herri-galdeketa eragotzi eta Etxarri Aranazko Udalaren erabakia bertan behera utzi nahi duela salatzeko gaur prentsaurreko jendetsua deitu da. Etxarriarrak bertan parte hartzea deitu dituzte udaletik eta ekimenetik. Kronologia2013-05-10 Osoko Bilkuran, Etxarriko Udalak erabaki zuen autodeterminazioari buruzko herri-galdeketa bat egiteko prozedura indarrean jartzea, 360 herritarrek hala eskatuta. Bilduren eta NaBairen botoekin, gehiengo osoz hartu zen erabakia. 2013-05-15 Eskaera hori Nafarroako Lehendakaritzan erregistratu zuten Bilduko eta NaBaiko udal-ordezkariek, Etxarri 2012+1 ekimeneko kideekin batera.2013-05-31 Nafarroako Gobernuak Etxarriko Udalari eskatu zion hartutako erabakia bertan behera uzteko (165/2013 Foru Agindua).