Sakanako aurreneko play back txapelketa

Guaixe 2013ko ekainaren 20a

21 edizioren ondoren Etxarri Aranazko festetan ospatzen den play bak txapelketa herrikoa izatetik ibarrekoa izatera pasa da. Izena eman nahi duenak kultura@etxarriaranatz.com helbidera idatzi dezake edo lehiaketaren egunean bertan 18:30ak baino lehen pasa beharko da eszenatokitik. Ordu horretan aurkeztu beharko dira musika CDak. Epaimahaia herriko hainbat eragilek osatuko dute. Sariei dagokienez, banaka edo bikoteka aritzen den onenari 75 euro emanen dio epaimahaiak. Talde onenak 100 euroko saria jasoko dut. Gainera, originaltasun saria (jantziak, osagaiak eta koreografia) eta euskal abesti onenaren sariak ere banatuko dira, 75 euro onenenei.