Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean, hilak 26an, 19:30ean kultur etxean taldeetako ordezkariak biltzeko deia egin daLipMugi-a prestatzen hasi dira Etxarri Aranatzen. Lipdub-en moduan toma bakarrean grabatutako bideoklipa izanen da. Baina, bestetik, Mugi hitza bi arrazoirengatik gehitu diote: herritarrak dantzan jarri nahi dituztelako eta herri mugimenduen isla izan nahi duelako. "Herria aktibatu nahi dugu, esnatu".Herrian aktibitate kultural zein herrigintzan ari diren talde guztiak bildu nahi lituzkete bideoklipean. Horregatik guztiekin haiekin harremanetan jarri dira, bakoitzari egiten dutenaren isla emateko txoko bat eman nahi diote, "erakuslehio erraldoia". Antolatzaileek "egun alai, partehartzaile eta polita" ziurtatu dute, bide batez "jendearen arteko harremanak hobetu eta proiektu komunetan aritzeko aukera" emanen duena.