Etxarriko plaza Ranbla bihurtuta

Guaixe 2013ko ekainaren 21a

Etxarriko Ranblak. Izen hori eman dio Artiekalia! taldeak gaurko antolatu duen ekimenari. Bere helburua "gure inguruan ditugun hainbat sortzaileren lanak ezagutaraztea da". Horregatik, Artiekalia!-koek, "Ramblen izpiritu hori jarraituz, Etxarriko plazara nahi duena gonbidatzen dugu, bere lanak erakutsi eta besteenak ezagutzeko". Gutxieneko egitarau bat prest dute, baina ez dago itxita, "gaur bertan sortuko den ekintza parte-hartzaile ireki bat baizik". Ranbla eguna, beraz, ekintza sortzailea izanen da bere horretan. Eta gaurkoa udako solstizioa denez, Akelarre txiki bat eginen da, "nahi duenak suaren inguruan dantzatu ahal izateko eta bere desioak betearazteko". Artiekalia!-koek parte hartzera deitu dute. Duela bi urteko irailaren 18an antolatutako arte eguna da Artiekalia! taldeak gaurko ekimen honen azken aurrekaria. Orduko hartan herriko makina bat sortzailek parte hartu zuten egun arrakastatsuan.Egitaraua18:00etatik 20:00etara Plazan zuzeneko musika, artisau postuak, argazki ekintzak, aurpegi margotzea, dantzariak...21:00etan Kantu poteo girotua.22:30ean Salsa dantzaldia, plazan. 23:00etan Akelarrea.eta ondoren dantza eta Etxarriko abesbatza.