Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Aizkolari Txapeldunen Ligako lehendabiziko jardunaldia jokatu zen Bilboko La Peña auzoan. Aipatu ligan Urrezko Aizkorako txapelketan lehen sei postutan sailkatutako aizkolariak lehiatzen ari dira, urrezko txapeldun Floren Nazabal tartean. Larunbatean, Bilbon, Juanjo Lopez Azpilikueta izan behar zuen aurkari Nazabalek, baina azken orduan Lezaungoak ezin izan zuen aritu eta bere ordez Jon Rekondo aritu zen. Sei lan egin behar zituzten, guztira 9 enbor erdibituz, eta etxarriarra izan zen txapelduna (18:34), Rekondori minutu bat baino gutxiagoko tartea atereaz (19:14). Faboritoa zein den argi eta garbi utzi du Nazabalek eta Ligan bere lehendabiziko 2 puntuak eskuratu ditu.