Mugitzeko gonbitea

Guaixe 2013ko uztailaren 4a

Etxarriko musikariek kantu ezagun baten bertsioa ondu dute eta herri mugimenduko, kulturako, kirol arloko ordezkari eta hainbat herritarrekin batera, Lip Mugi-a grabatu zuten larunbat goizean. Euskal Herria mugitu eta aktibatzeko deia luzatzen du Lip Mugi-ko leloak: altxa ipurdi hori mugi, kalea astintzera mugi, hi mugi. Elizkorta, kultur etxe eta parkean grabatu zuten bideoklip erraldoia. 10:30ean bildu ziren  eta 14:00ak bitartean izan ziren grabatzen. Auzate ederra izan zuten indarrak hartzeko. Larunbatean bertan flashmoba grabatzekoak ziren, baina atzeratu egin da eta festen aurretik deialdia egiteko asmoa dago. Bitartean koreografia ikasi nahi duenak sarean du ikusgai.