Etxarri Aranazko abesbatza lehian

Guaixe 2013ko uztailaren 5a

Kantabriako lehiaketak bi zati ditu. Larunbatean, abesbatza guztiek Antonio Nogueraren Tu mano kantatu beharko dute. Horrekin batera, Alejandro Yagüeren Dos olas marinel-abestia, eta koralak aukeratutako Einojuhani Rautavaara Suite de Lorca kantatuko ditu Etxarri Aranazko abesbatzak bihar. Balorazioa eginen du epaimahaiak eta horren arabera banatuko ditu sariak. Igandean, berriz, ikusleen saria emanen da. Horretarako, abesbatza guztiek nahi dituzten bi abesti kantatuko dituzte. Etxarriarrek James Erb-ek moldatutako Shenandoah eta Franz Friedrich Richard Geneeren Ensalada Italiana abestuko dute. ItzuleraSei urteren bueltan Etxarri Aranazko abesbatza lehiaketa batean neurtuko da. Abesbatzako batzorde teknikoak lehiaketa batera joatea buruan zuen eta Kantabriakoa, datengatik, egokia zela adostu zuen. Lehiaketarako prestatu beharrak pizgarria izan da taldearendako. Izan ere, abesbatza indartzeko aritutakoei laguntza eskatu diete eta erantzunarekin poz-pozik daude; guraso izan direnak edo denbora faltagatik korala utzi zutenak berriro ere kantatzen ari baitira. Beteranoenek gogoan dute aparteko eszenatoki hartan 1995ean txapela eskuratu zutela. Etxarri Aranazko abesbatzarekin batera beste bost abesbatza ariko dira Kantabriako lehiaketan: Kromatica (Gudalajarakoa), Coro Castillo de Gauzon (Piedra Blanca, Asturias), Coral de Capilla de la Divina Comedia de Bembibre (Leon), Obradoiro vocal A vila (Ponteareas, Pontevedra) eta Madrilgo Ganbera Abesbatza.