Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak, Etxarri Aranazko kanpinaren laguntzarekin, waterpolo jardunaldia antolatu zuen asteartean Etxarri Aranazko igerilekuetan. Aipatu waterpolo topaketan Olaztitik, Etxarri Aranaztik, Altsasutik eta Uharte Arakildik hurbildutako 24 haurrek eta 4 begiralek hartu zuten parte. Gaztetxoek euren artean waterpoloan jokatzeko aukera izan zuten lehenengo, eta ondoren begiraleen kontra lehiatu ziren. Bukaeran ogitartekoak eta zukuak banatu ziren. Aurten igeriketa txapelketarik ezSakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak aurten ez du udako igeriketa txapelketarik antolatuko. "Gero eta haur gazteagoak daude udako igeriketa ikastaroetan eta neguan igerileku estalietako ikastaroetan ibiltzen direnak eta neguko igeriketa txapelketatan ibiltzen direnak ez zuten Sakanako udako igeriketa txapelketan parte hartzen. Horregatik igeriketa txapelketa ez egitea erabaki da" adierazi digu Mank-eko kirol-teknikari Amaia Gerrikagoitiak.