Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elizondoko festetan jokatu zen Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketaren finala. Sanferminetako kanporaketan finalerako txartela lortu zuten 5 aizkolariak aritu ziren bertan, tartean Aritz Goñi etxarriarra. Elizondoko finalean bi 45 ontzako eta 2 kanaerdiko erdibitu behar izan zituzten, eta kanporaketan bezala, aizkolari gazteenak, 16 urteko Iker Vicentek irabazi zuen proba, nagusitasun handiz (7:10), Mieltxo Mindegiari 10 segundo atereaz. Biak hurrengo denboraldian 2. mailan aritzeko saria jaso zuten. Aritz Goñi etxarriarrak lan bikaina egin zuen eta 3.a izan zen (9:47). Atzetik sailkatu ziren Migel Angel Etxeberria (10:31) eta Joxean Etxeberria (11:00).