Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Festetako hasierako etxajuak adin guztietako txistulariek piztu zituzten: Venancio Garziandiak, Joxan Jakak (Joxean Begiristain, Alberto Sanchez eta Sabino Garmendiarekin batera) eta Adrian Jakak. Belaunaldi ezberdinetako txistulariei omenaldia egin nahi izan zien hala Etxarri Aranazko Udalak. Eta, bereziki, Jose Andres Sanchez txistulari eta txistularien irakasle izan zenari. Haren alaba Anak udalaren oroigarria jaso zuen ohorezko aurreskuaren ondoren. Baina dena ez zen omenaldira mugatu eta adin guztietako 20 bat txistularik, udaletxe aurrean, Segurako alborada eta Elizondo biribilketa jo zituzten. Gainera, kalejira ere egin zuten plazan barna.