Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako historia eta imaginario kolektiboa jasoko ditu Enneco, haritzaren memoria proiektuak, Etxarri Aranazko beheko basoan kokatuko dena. Bere aurreneko edukietako bat Nestor Basterretxeak egitasmo horretarako propio sortutako eskultura izanen da. Udazkenean jartzea aurreikusia dago. Halaxe jakinarazi du Nafarroa Bizirik fundazioak, Etxarri Aranazko Udalarekin batera, Enneco proiektua sustatzen duena. Enneco, haritzaren memoria proiektua finantzatzeko fundazioak Basterretxearen eskulturaren serie mugatua salgai jarriko du gainera. Halaxe jaso zen Nestor Basterretxeak eta Nafarroa Bizirik fundazioko lehendakari Patxi Abasolo Lopezek , artistaren etxean, Irunen, agorrilaren 22an sinatutako hitzarmenean. AuzolanaEgitasmo handia dela jakitun, eta herri gisa egitasmo handiak behar direla sinetsita, auzolanean aritzea proposatzen du fundazioak. "Izan ere, Enneco, haritzaren memoria zerbait bizia izanen da, herritarrek bultzatua eta elementu anitz izanen dituena".