PPk agertutako pintadak salatu ditu

Guaixe 2013ko irailaren 10a

Igande goizean hainbat etxetan ETA goratuz pintadak agertu ziren eta haiek gaitzetsi ditu PPk. Juan Antonio Extremera zinegotzi popularrak adierazi zuenez, "halakoek erakusten dute ETA eta bere ingurua hor jarraitzen dutela, gizartea mehatxatuz". Extremerak salatu du pintada horietako bat ETAk hildako Jesus Ulaiar Liziaga zenaren etxean agertu zen: "ezin da onartu biktimen memoria horrela iraintzea, ezta herritarrak halako mezu mespretxagarriekin esnatzea". Nafarroako PPtik ETAri "desagertzeko, armak emateko, biktimei barkamena eskatzeko eta benetako askatasunaren alde apustu egin dezala" eskatu diote. Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaile Bakartxo Ruizek "arbuiatu" egin zituen pintadak. Ruizek adierazi zuenez, "egoera politiko berrian gaude. Halako ekintzek ez dute zentzurik eta arbuiatu egiten ditugu".