Nazabal Otaegiren kontra gaur Ordizian

Guaixe 2013ko irailaren 11

Ordiziak Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako 8. Jardunaldia hartuko du gaur, asteazkenean, 19:15ean. Egungo txapeldun Floren Nazabal etxarriarrak Joseba Otaegi izanen du aurkari. Larunbatean, Udondon, 19:00etan, Juanjo Lopez Azpilikueta eta Erasun lehiatuko dira eta igandean, Villabuenako mahats-bilketako festan, 12:30ean Lopez Azpilikuetak Joseba Otaegi izango du aurkari.