Zazpi ikastaroren artean hautatzeko aukera Etxarrin

Guaixe 2013ko irailaren 12a

Etxarri Aranazko Udalak ikasturte berrirako ikastaroak prestatu ditu. Hurrengoak izango dira: pintura, lentzeria, dantza latindarrak, soinketa lasaia, aerobic, Pilates eta Gap eta yoga. Ikastaroak ateratzeko gutxienik 15 lagunek eman beharko dute izena. Etxarrin erroldatutakoek izanen dute lehentasuna. Jendea soberan gelditzen bada, zozketa bidez osatuko dira taldeak.Izena emateko inprimakia bete behar da eta Etxarri Aranazko Udalera bidali edo udal bulegoetan bertan utzi, irailaren 27ra arte. Informazio gehiagorako Udaleko Kultura Zerbitzura jo daiteke edo www.etxarriaranatz.com web gunean sartu.Zirko-eskolaZirko-eskola jarri nahi da martxan Etxarri Aranatzen, 8 urtetik gorako neska-mutilei zuzendua. Argibide gehiagorako kultura bulegora jo. Bestalde, Etxarri Aranazko Udala ikastaro motzak antolatzen ari da eta herritarren proposamenak jaso nahi lituzke.