Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ulaiar familiak eta Libertad Ya! elkarteko kideak sortetxean ETA goratuz egindako pintadak borratu zituzten Jesus Ulaiar Liziaga etxe aurrean ETAk hil zuela mende laurdena bete zenean, 2004an, margotu zuten estreinakoz horrela sortetxeko fatxada senide eta lagunek. Altxatutako esku txuriak ETAren indarkeriaren kontrako irudia izan ziren urtetan. Eta mural hura eginez aldarri hori zabaldu nahi izan zuen Ulaiar Mundiñano familiak herrian. Aurreko igandean ETA goratuz pintadak agertu ziren Ulaiardarren etxean, Txartxenekoan. Haiek eta aurretik zeudenak ere ezabatu zituzten larunbat goizean. Behin pintura urdina zabaldu eta hura lehortzen zen bitartean senideak, zenbait etxarriar eta Libertad Ya! elkarteko kideak, tartean Maite Pagazaurtundua, gosaldu egin zuten Maiza plazan. Eta pintura urdina lehortu zenean bildutako guztiak eskuak pintura txurian busti eta urdin gainean haien arrastoa utzi zuten. Duela bederatzi urte margotutako esku txuri batzuk ere utzi zituzten.Argazkiak: www.abc.es