Berdinketarekin hasi du denboraldia Etxarrik

Guaixe 2013ko irailaren 16a

Asteburu honetan hasi zen erregional mailako denboraldia. Iruñean jokatu zuen Etxarrik, Errotxapearen kontra. Etxarrik talde polita zelairatu zuen, eta lehen zatian bi taldeak parez pare aritu ziren. Bigarren zatia hasi eta berehala Errotxapeakoak aurreratu ziren. Arbitroak Etxarriko Azkonari txartel gorria atera zion, eta Etxarri 10 jokalarirekin geratu zen. Hala ere, berdintzea lortu zuen, Pablok penaltyz sartutako golari esker. Sailkapen orokorrean Amaya da liderra (3 puntu). Etxarri Aranatz 9.a da, puntu bakarrarekin. Altsasuk eta Lagun Artea B-k jokatu beharreko lehia atzeratu zen, eta, hortaz bi taldeek ez dute punturik. Asteburuan Etxarri Aranatzek Berriozar izango du aurkari San Donato zelaian, Altsasuk Beti Onak hartuko du Dantzalekun eta Ardoiren kontra ariko da Lagun Artea B.