Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Epaitegiak autodeterminazioari buruzko udal erabakia zuhurtziaz indargabe uzteko erabakia jakin ondoren, popularren Etxarriko zinegotzi Juan Antonio Extremerak adierazi du eskaera eramanen duela hurrengo bilkurara: epaitegian sortutako gastuak Bilduk eta NaBaik ordain ditzatela. "Ez da onargarria herri guztiak Bilduren eta NaBairen kapritxoak onartzea". Bilkura hartan jazotakoa gertatuko zela gaztigatuko zuela gogora ekarri du Extremerak. PPkoak ere esan zuen lotsatu egiten zela, "herritarrendako alferrikakoak diren bozketetan denbora eta baliabideak galtzea". Popularrak adierazi duenez, "independentziari buruzko galdeketa bat Espainiako Konstituzioaren kontrakoa da eta, beraz, ilegala da". Extremerak ziurtatu zuen Euskal Herria "fikziozko kontzeptu politikoa" dela eta "Europako Batasunak ez duela baimenduko inongo erregio sartzea bere kideen erabateko babesik gabe".