Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatz Kirol Elkartea 2013-2014. Erregionaleko taldea Ivan Gorriz Chaparro (atezaina)Urko Resano Gonzalez (atezaina)Luis Goñi Igoa (atzelaria)Unai Artieda Estanga (atzelaria)Markel Azkona Unanua (atzelaria)Xabier Urrestarazu Larrañaga (atzelaria) Markel Erdozia Razkin (atzelaria)Alberto Garziandia Botanz (atzelaria)Asier Urkia Ijurra (erdilaria) Asier Arratibel Irurzun (erdilaria) Pablo Jauregi Kintana (erdilaria) Gentza Erdozia Razkin (erdilaria) Mikel Goikoetxea Garziandia (erdilaria) Amaiur Ginea Berastegi (erdilaria) Alain Iriarte Ijurra (erdilaria) Edu Elso Iraurgi (erdilaria) Joseba Lizarraga Encinas (erdilaria) Mauro Marin Alemeza (erdilaria) Aritz Ikobalzeta Mardarats (aurrelaria) Javier Rueda Albisu (aurrelaria) Camilo Marin Alemeza (aurrelaria) Oier Huizi Saez de Albeniz (aurrelaria) Entrenatzailea: David Martinez Montave Laguntzailea eta atezain entrenatzailea: José Guillorme Erregional mailako bigarren jardunaldia jokatu da. Lehendabiziko jardunaldian Errotxapearekin bana berdindu zuen Etxarrik, eta igandean, etxean jokatutako lehendabiziko partidan, 1-3 galdu zuten etxarriarrek Berriozarren kontra. Liga hasi besterik ez da egin eta oraindik buelta asko emango ditu tortillak. Etxarri Aranatz futbol klubak 5 talde ditu: erregionala, jubenilak, kadeteak, haurrak eta kimuak. Guztira 120-130 futbolari inguru aritzen dira. "Alde horretatik kontentu gaude. Etxarrin taldea dagoen bitartean ona da herriarendako eta denondako" azaldu digu Etxarriko lehendakariorde Iñaki Elvirak. Eduardo Elso da Etxarriko presidentea. Erregional taldeak entrenatzaile berria dauka, David Martinez noaindarra. Jose Guillormeren laguntza izanen du. Bestela, jokalarien artean ez dago aparteko aldaketarik. "Infantiletatik hiru jokalari igo dira, gero Iruñatik bi etorri dira, izatez kolonbiarrak direnak. Eta beste guztiak aurreko urtekoak dira. Jokalari gehienak etxarriarrak dira. Gero Altsasuko pare bat, arbizuarren bat eta Iruñeko biak" gaineratu du Elvirak. Aldaketa nabarmenena, beraz, entrenatzaile berriarena da. "Jendea gustura dago entrenatzen. Hemendik 6 hilabetetara esango dugu nola doan gauza, baina momentuz gustura hasi gara" adierazi digu lehendakariorde izateaz gain kadeteen taldeko entrenatzaile den Elvirak. Etxarriren helburua ahalik eta lan onena egin eta ahalik eta goien sailkatzea da. "Nola ikusten dudan? Beti da zaila. Gainera oso aldakorra izaten da. Igual gaizki hasten zara eta gero ongi, edo ongi hasi eta gero bolada txarra... guk behintzat lan onena egiteko asmoa dugu" esan digu Iñaki Elvirak. EreserkiaBestalde, Etxarrik ereserki edo himno berria mustu du, herriko musikariek egindakoa (Ikus Guaixeko 11 galderak). Igandean jarri zuten lehen aldiz, partida hasi baino lehen. "Animatua da, Urroztarran antzekoa, igual gogorrago. Etxarriar peto-petoa. Igandero jarriko dugu, partidak hasi baino lehen" esan digu Iñakik.