Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itxuraldatuta opatu zuten Konzezio ermita larunbatean hara hurbildu ziren etxarriarrek. Zaharberritze txukuna askoren ahotan izan zen eta egindako lanaren fruitua aitortu zuten. Bildutako etxarriarrek ermita txiki utzi zuten elizkizunean. Ondoren, guztiak auzatean bildu ziren. Larunbatean ermitako atean banatutako esku-orrietan azaltzen zenez, zaharberritze lanek 229.252,52 euroko inbertsioa eskatu dute. Zatirik handiena, 198.000 euro lehenik egin ziren lanek (2009) eraman zuten, eraikinaren egiturarekin zerikusia zutenak hain zuzen: teilatua, bobeda eta estalpea konponketak, besteak beste. Azkenik, aparkatzeko arazorik ez zen izan aldameneko larre bat eginkizun horretarako erabili zelako. Izan zen gizonik inguruan zituen emakume eta haurren artean txokolatea banatu zuena. Antza, garai batean halako ohitura zegoen. Urteroko erromeria noiz izanen den zehaztu bitartean, ermitak dagoeneko hartu du ezkontza bat.