Vocalia Taldea Iruñean

Guaixe 2013ko irailaren 27a

Idoia Agirre etxarriarra kide den Vocalia Taldeak kontzertua eskainiko du bihar, 20:30ean, Iruñeko San Antonio elizan (Carlos III.a kalean). Ahots propioz zikloaren barruan ariko da abesbatza gasteiztarra. Basilio Astulez zuzendariaren esanetara 26 emakume ari dira abesbatza horretan. Kontzertuaren lehen zatian Xabier Sarasola konpositore gipuzkoarraren emakume abesbatzendako piezak aletuko dituzte. Horiek joan den urtean Haizeak dakar izeneko diskoan argitaratu zituzten. Bigarren zatian berriki Italiako Arezzo hiriko Guido D´Arezzo nazioarteko polifonia lehiaketara eramandako errepertorioaren zati bat eskainiko dute (Rschumann edo F. Mendelssohn besteak beste). Italiatik hiru sarirekin bueltatu zen Vocalia Taldea. Agirrek bi urte egin ditu Gasteizko abesbatzan. Baina betidanik izan du erlazioa talde koralekin. Legazpia eta Urretxukoetan aritua da. Egun Gasteizen irakasle da eta ezagun baten bidez izan zuen Vocalia Taldearen berri. Proba egin eta han ari da. Agirrek berak luzatu digu biharko emanaldirako gonbitea.