Komunitatearen haur-jolastokiaren sasoi berria

Guaixe 2013ko irailaren 30a

Interesa duten familiek udaletxean eman behar dute izena. Familia berriek 10 euro ordaindu behar dituzte, aurretik aritutakoek 5Hirugarren urtez Haur-txokoak ateak zabalduko ditu. Aurreko ikasturtean 65 familia baino gehiagok parte hartu zuten Haur-txokoan. Musika eskolako eraikinean gela bat egokitu zen komunitateko 12 urtetik beherako haurrak han egon zitezen, beti ere pertsona heldu baten zaintzapean. Izan ere, Haur-txokoaren berezitasunetako bat hori da, udalak egoitza utzi arren familietako gurasoak arduratzen direla haurren zaintzaz. Horretarako zainketan eta Haur-txokoa zabaltzearen eta ixtearen arduran txandakatu egiten dira. Gela 16:45etik 20:00etara egoten da zabalik, musika eskolaren egutegi berarekin. Euri egunetarako alternatiba egoki bat da komunitatearen haur-jolastokia. Martxan jartzeko bileraGaur, astelehena, 19:00etan udaletxean. Gaiak: aurreko ikasturteko balorazioa eta hobekuntza proposamenak zerbitzua hobetzeko.