Egoi Martinezek ez zuen Mundiala bukatzea lortu

Guaixe 2013ko irailaren 30a

Atzo Txirrindularitza Mundialeko lasterketa jokatu zen Florentzian. 272 km-ko proba are gogorragoa bilakatu zuen euriak eta eguraldi kaxkarrak. Erorikoak ugariak izan ziren eta txirrindulari askok ezin zuten proba bukatu, tartean Mundialean debutatu zuen Egoi Martinez etxarriarrak. Talde lana egitea zen bere egitekoa, Alejandro Valverde eta Purito Rodriguez laguntzea. Liderren alde lan egin eta gero proba utzi zuen etxarriarrak. Lasterketari dagokioenez, harrigarria izan zen gertatutakoa. Purito, Valverde eta azken honen taldekide Rui Costa portugaldarraren artean erabaki zen garaipena. Purito aurretik zihoan, Costak erasoa jo eta Valverdek ez zion jarraitu. Eta helmugan bertan Purito aurreratu eta Munduko txapeldun izatea lortu zuen Costak. Podiumean portugaldarraren poza, Puritoren negarrak eta Valverderen harridura. Argi dago akats larria egin zuela Valderdek, baina murtziarrak "oso nekatua zegoela" eta portugaldarra jararitzeko "ez zuela indarrik izan" azaldu zuen. Harrigarria.