Haurtxokoa, atzera ere, zabalduko da

Guaixe 2013ko urriaren 3a

Haurrak arratsaldeetan heldu baten zaintzapean egoteko tokia da Haurtxokoa. Izena emanda dauden umeen gurasoek kudeatzen dute, bakoitza bi egun segidan arduradun izanik. Izena emateko 5 euro ordaindu behar dira eta gurasoek hilaren 18ra arteko epea dute izena emateko. Haien artean, zozketa bidez, udalarekin hitz eginen duen ordezkaritza aukeratuko da 21ean, 11:00etan, udaletxean. Bitartean txokoa behar bezala txukuntzeko gaur auzolan txikia eginen dute, 15:00etatik aurrera.