38. Mendira Joan-Etorria Etxarri Aranatzen

Guaixe 2013ko urriaren 4a

Etxarriko Udaberri elkarteak, Etxarri Aranazko Udalak eta Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak hainbat laguntzailerekin batera antolatuta, igandean, lastailaren 6an, Mendira Joan-Etorriaren 38. edizioa jokatuko da Etxarri Aranatzen, goizeko 11:00etan, ferietako ospakizunekin batera. Probak 10 kilometroko luzera du eta 572 metroko desnibel pilatua. Gehiengo altuera mendi gainean, Urbasa-Andiako bargan hartuko du (1.065m). Etxarrikoa Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako azken proba puntuagarria da. Proban parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izanen da. Aurreko urtean 90 korrikalari lehiatu ziren Etxarritik Urbasako Bargara igo eta jaisteko lasterketan, eta azkarrenak Fernando Etxegarai beratarra (45:17) eta Nerea Amilibia zizurkildarra (57:32) izan ziren.Hirugarrena eta lehen sakandarra Iñaki Martiarena uhartearra izan zen (48:47).Berrikuntza: taldeka lehiatzeko aukeraLasterketa herrikoiagoa egiteko eta emakumezkoen parte-hartzea sustatzeko, Mendira joan-etorria taldeka egin ahal izango da. Gutxienez lau pertsonaz osatutako taldeak aritu ahalko dira. Eta talde azkarrenak afari bat egiteko lotea jasoko du. Izena ematea zabalikIzen ematea www.mendizmendi.com web gunean egin behar da, edo lasterketaren egunean bertan, 10 euro ordainduta. Korrikalari bakoitzak oroigarri bat jasoko du oroigarri. Probaren ondoren auzatea izanen da. Antolakuntzak proban parte hartzera eta proba zuzenean jarraitzera animatu ditu sakandarrak. Sariak (gizon eta emakumeendako)Lehenengoek: 90€, txapela eta sari bereziaBigarrenek: 60€ eta sari bereziaHirugarrenek: 30€ eta sari bereziaLehen etxarriarra: 50€ eta sari bereziaBigarren etxarriarra: Sari bereziaHirugarren etxarriarra: Sari bereziaLehen beteranoak: Sari bereziaLehen taldea: Afari bat egiteko lotea*Probako errekorra gaindituz gero (Juan Mari Garinek 2001ean: 42:50): 200 €-ko saria. mendirajoanetorria.16mb.comProbaren inguruko informazioa. GERTUTIKTomas Mauleon GoñiKorrikalaria, Mendira joan etorrian sarritan aritutakoaEtxarriko ferietan betiko moduan lasterrean ariko zara?Ez, aurten ez naiz aterako. Joan zen urtean asmoa nuen ateratzeko eta bezperan, bajerara sartzen nengoela zartako bat eman zidan eta fibrak hautsi zitzaizkidan. Ezer egin gabe. Eta ezin izan nintzen igo. Ordutik korrikan banabil, baina duela 2 urte utzi nion lehiatzeari eta, ordutik, nahiago dut nire albiziora entrenatu, gorputza obligatu gabe. Urte batzuk horrela agoantatzen baditut, mantentzeko bakarrik, horrekin konformatzen naiz. Korritzeko zure zaletasuna Etxarriko igoera horrekin hasi omen zen.Bai. Aurretik basoan ibiltzen nintzen txirrindularekin. 36 urterekin korrikan hasi nintzen, baina entrenatzen, lehiatu gabe. Etxarriko apustua ikusten pentsatzen nuen: posible ote da denbora horretan mendiko buelta egitea? Baina ez nintzen ateratzen, lotsagatik edo, eta 2-3 urte itxaron nituen atera arte. 1985 urtean hasi nintzen lehenengoz, 40 urterekin. Hori izan zen nire lehendabiziko karrera eta hortik aurrera etorri zen guztia. 26 urte egin ditut jarraian korrika probetan, gelditu gabe. Eta posible izan zenuen denbora horretan Etxarriko mendira joan etorria egitea?Bai. Baina gaurko gazteek nik egiten nuena baina denbora hobea egiten dute. Eta errazago. Zergatik? Ni 40 urterekin hasi nintzen eta beraiek 30 urte dituzte. Horrek eginen du zerbait. Gero nola entrenatzen den bat... baina gaur marka hobeak egiten dituzte eta errazago. Zein klubetan aritu zara?Klubean handik urte pare batera sartu nintzen, Beste-Iruñan, eta han egon naiz beti. Ni baino beteranoagoak badaude, adibidez Joxe Mari Mercero. Nik baino 6 urte gehiago ditu eta hor segitzen du, lehiatzen. Denok ez gara arraza berdinekoak izango!Zenbat urtez igo zara Hartzabalera, maiatza jartzen den tokira eta Etxarriko proba ailegatzen den tokira?85ean hasi nintzen eta azkena 2011n jokatu nuen. Baina tarte horretatik lesionatuta egon naizen urteak kendu behar ditugu. Eta behin Orreagako maratoi erdia egin nuen, Etxarrikoaren egun berberean zena... Dozena erdi bat inguru izango dira Etxarrin aritu ez nintzela. Bestela, urtero. Lesio gogorrik izan duzu?Gehienetan fibrak haustea. Hori normala da korrikalarietan. Orain belaunek ematen dizkidate arazoak, baina hori normala da. Horrenbeste urte, mendi, asfalto....Begiak itxita egingo zenuke Hartzabaleko igoera eta jaitsiera? Bai... eta Donostiako maratoia ere. Egin dudan probarik luzeena Zegama-Aizkorriko maratoia izan da. Egun dauden probak ikaragarriak dira.