Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa1.Floren Nazabal: 13:302.Juanjo Lopez Azpilikueta: 14:253.Jon Rekondo: 14:354.Ruben Saralegi: 15:145.Antonio Senosiain: 17:036.Ander Erasun: 17:187.Donato Larretxea: 17:378.Oihan Larretxea: 18:149.Aitor Senosiain: 18:22Etxarri Aranazko ferietan aizkorak ez du hutsik egiten eta aizkora zaleek primerako jaialdiaz gozatzeko aukera izan zuten igandean. Nafarroako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa zegoen jokoan, eta lehiatu ziren 9 aizkolarietatik lehendabiziko bostak sailkatu ziren azaroaren 15ean Donezteben jokatuko den final handirako. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitu behar izan zituen. Hiru txandatan aritu ziren. Floren Nazabalek pronostiko guztiak bete zituen eta kanporaketako jaun eta jabe izan zen. Etxarriarra eroso aritu zen jaioterrian eta ez zuen arazorik izan garaipena lortzeko (13:30). Minutu pasa atera zion Juanjo Lopez Azpilikuetari (14:25). Eta Jon Rekondo, Ruben Saralegi eta Antonio Senosiain izan ziren hurrenak. Aipatu bost aizkolarik jokatuko dute Doneztebeko final handia. Maila galdu ondoren, Juanjo Lopezek sasoi betean dagoela demostratu zuen, eta Ruben Saralegik lehenengoz jokatuko du finala. Donato Larretxeak eman zuen eguneko ezustekoa. Arantzakoa gaixorik ibili da azken egunotan eta, ondorioz, ezinean ibili zen eta ezin izan zuen finalerako sailkatu. Nahiz eta garaipena lortu, uste baino gehiago sufritu zuela adierazi zuen etxarriarrak. Nonbait bolada txarra darama, nekatuta eta gerrialdean arazoekin. Nafarroako 7 txapela ditu etxarriarrak, eta zortzigarrena lortzeko lehiatuko da Doneztebeko final handian. Azken bi sailkatuek, Oihan Larretxeak eta Aitor Senosiainek, maila galduko dutela aurreikusten da. Hala ere, Xabier Mindegiaren kontra desafioa egitea aurreikusten du Oihan Larretxeak, jaitsiera postua jokatzeko. Izan ere, Mindegia lehiatzekoa zen baina osasun arazoak medio ezin izan zen Etxarriko kanporaketan aritu. "Lehen mailan jarraitzeko borrokatuko dut" adierazi zuen Oihan Larretxeak.