Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ferietan, eta jendeak plazan jarritako artisau postuen artean zebilen bitartean, X. Sakanako gazta txapelketako epaimahaia lehiaketara aurkeztutako zortzi gaztak dastatzen egon zen. Erkuden Imaz Larreak (Larrañeta elkartea), Pedro Zabaleta Seguinek (artzaina), Unai Jaka Carrerak (Karrikestu elkartea) eta Erkuden Urteaga San Martinek (Etxe-Azpi elkartea) hartu zuten gaztak dastatzeko ardura, baita sariak ematekoa ere. Lan horretan Idiazabal jatorri izendapeneko Jose Ramon Agirianoren aholkularitza izan zuten.Sariak 1. Ibarborda, Unanu.2. Ezkurra Eskisabel, Izurdiaga. 3. Balda, Artola. Unanu. EgutegiaFerietan salgai jarri zuten makina bat herritar erdi bilixkorriko agertzen den egutegi bat. Hainbat erakundeetako kideak dira agertzen dira 12 hilabeteak ilustratzen dituzten argazkietan. 10 eurotan dago salgai egutegia eta irabaziak presoen senideendako eta lagunendako bideratuko dira.