Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Etxarri Aranatzen jokatutako Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa irabazi eta gero, Euskal Herriko Txapelketa du jokoan orain Floren Nazabalek. Etxarriko aizkolari ezaguna da egungo Euskal Herriko txapelduna, eta txapel hori mantendu nahi du. Bera da txapela berriz janzteko faborito nagusienetakoa, baina lehendabiziko bihar Asteasun jokatuko den kanporaketa gainditu beharko du.Bihar, larunbatarekin, 18:30ean jokatuko da Euskal Herriko Maila Nagusiko Txapelketako kanporaketa, Asteasuko pilotalekuan. Lehen maila osatzen duten 12 aizkolariak lehiatuko dira: Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi, Jesus Mari Mujika, Luis Txapartegi, Jose Mari Olasagasti, Unai Otaño, Jon Irazu, Antonio Senosiain, Jon Rekondo, Ander Erasun eta Floren Nazabal. Aizkolariek egin beharreko lana ondokoa da: 54 ontzako bi enbor, 60 ontzako bi enbor eta 72 ontzako bi enbor erdibitzea. Lehen sei onenak abenduaren 8an Elgoibarren jokatuko den final handian arituko dira.Igandean Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako saioaIgandean Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga hartuko du Arabako Pobes herriak, 12:30ean. Bezperan Euskal Herriko kanporaketa izan eta gero, Floren Nazabalek Ugaitz Mugertza izanen du arerio.