Plaza mikologikoa eta botanika parkea bihurtuko da

Guaixe 2013ko urriaren 11

Kolpean egon den, ez den egon. Goian atera ote diren bakarrik. Nahikoa hezetasunik dagoen edo ez. Beroa behar dela. Euria... Asko dira onttotara joan eta joaten direnek, edo jaten dituztenek, egun hauetan ahotan izan dituzten arrazoiak. Baina gure basoetan, zorionez, dena ez da onttoa. Ziza gehiago ere badaude eta aberastasun hori ikusi eta ezagutzeko aukera emanen dute Hartzabal elkarteak eta Mikologia eta Landareen taldeak. Zizekin batera, herriko landaretzaren laginak ere izanen dira. Gainera, ikusitako ziza motetako batzuk dastatzeko aukera ere izanen da Iturri Eder, Leku Ona, Larraza, Iratxo, Xapatero eta Derry tabernetan.Erakusketa Jose Luis Eseberriri eta Bixente Garziandiari (Barze) eskainia da, mikologiaren eta botanikaren zaletasuna sustatu zuten bi gizonei.