Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskarak Erriberan bizi duen egoera erakusten duen dokumentala ostiralean, 19:00etan, proiektatuko da Kultur EtxeanTuterako Argia ikastolak, Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz eta euskarak Erriberan bizi duen egoera ezagutarazteko asmoz, Badira, Bagara izeneko dokumentala sortu du. Dokumentala irailaren 6an mustu zen Donostian eta ordutik Euskal Herriko 11 txokotara eraman da.Aipatu dokumentala Sakanara iritsiko da. Ostiralean, hilak 11, 19:00etan, Etxarri Aranazko Kultur Etxeak Badira, Bagara dokumentalaren proiekzioa hartuko du. Helburua Nafarroako eremu ez euskaldunean euskara nola bizi den ezagutzea da. Euskara zabaltzeko lanbidean Tuterako Argia ikastolak lan handia egiten du eta hori erakusten du dokumentalak.